Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zestoa
2008ko abenduak 2, Asteartea

;2008-07-18;Gaztetxoen afaria eta zinea izango dira gaur iluntzean herriko plazan. Kultura õõ Zestoako Udalak eta Ekain Guraso Elkarteak antolatu dute emanaldia oporrak eta uda ospatzeko

Gaztetxoen afaria eta zinea izango dira gaur iluntzean herriko plazan

Kulturaðð Zestoako Udalak eta Ekain Guraso Elkarteak antolatu dute emanaldia oporrak eta uda ospatzeko

a. larrañaga

Eguraldi onarekin batera, zerupean ekitaldiak antolatzeko aukera iritsi da. Horregatik, aurten ere umeentzako zine emanaldia antolatu dute Zestoako Udalak eta Ekain Guraso Elkarteak herriko plazan. Gainera, horren aurretik Haurren Afaria izango da udaletxe azpian.

Umeen bazkaria

Aspalditik ospatzen da Zestoako jaien baitan Umeen Eguneko Haurren Afaria. Aurtengoan, ordea, uda dela eta denak oporretan daudela ospatzeko asmoz antolatu dute.

21:00etan izango da hitzordua udaletxe azpian. Norberak bere janaria eraman beharko du, baina edaria eta postrea bertan izango dira.

Jarraian zineaz gozatzeko aukera izango dute herriko plazatik mugitu ere egin gabe. 22:00etan hasiko da Pepper izeneko filma eta bereziki gaztetxoenei zuzendua dago.

'Pepper' txakurra

Filmak Pepper txakurraren abenturak kontatzen ditu, baina hau ez da txakur arrunta; diru mordoa oinordetzan jasotzeaz gain, hitz egiten ere bai baitaki.

Lapur batzuk bere diruaz baliatzen saiatuko dira eta honek Sinderdarren etxean bilatuko du babesa. Familia guztiz bitxiaren ondoan, mila abentura biziko ditu.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.