Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zestoa
2008ko abuztuak 29, Ostirala

;2008-07-18;´Herrian integratzeko garrantzitsua da etxetik atera eta jendea ezagutzeať. Gizartea Drayly 2001ean iritsi zen Kubatik Zestoara eta oso ongi moldatzen da jendearekin; larunbateko afarian 'mairu arroza', platano frijitua eta mojitoa prestatuko ditu. DRAYLY AMARO FRIAS õ . Afari Kultur Anitzaren antolatzaileetako bat

drayly amaro frias ðAfari Kultur Anitzaren antolatzaileetako bat

«Herrian integratzeko garrantzitsua da etxetik atera eta jendea ezagutzea»

Gizartea Drayly 2001ean iritsi zen Kubatik Zestoara eta oso ongi moldatzen da jendearekin; larunbateko afarian 'mairu arroza', platano frijitua eta mojitoa prestatuko ditu

aiora larrañaga

Zestoarrek, herrian bizi diren etorkinen kultura ezagutu dezaten Afari Kultur Anitza ospatuko da bihar herriko plazan. Egitasmoan parte hartuko duen etorkinetako batek, Drayly Amaro Friasek (Marianao Ciudad de la Habana, Kuba, 1981), afariari buruz eta etorkinen integrazioaz hitz egin du.

Afari Kultur Anitza egiteko ideia aipatu zizutenean, zer iruditu zitzaizun?

Oso ondo iruditu zitzaidan, zestoarrei beste kulturak ezagutzeko aukera emango baitie afari honek.

Afaria honen bidez zestoarrek etorkinez duten ikuspegia zabaldu egingo dela iruditzen al zaizu?

Herrialde bateko janariaren bidez bertako kultura ezagutu daitekela uste dut. Gainera, euskaldunentzat gastronomia oso ezaugarri garrantzitsua da eta biak uztartuta, kulturen arteko komunikazioa hobetuko dela uste dut.

Zuk zer prestatuko duzu?

Alde batetikKuban Mairu arroza bezala ezagutzen duguna prestatuko dut: arroza babarrun gorriekin eta txerri haragiarekin nahastuta. Bestetik, platano frijitua eta mojitoa ere prestatu dituk.

Kubatar janariak harrera ona izango duela iruditzen al zaizu?

Nik baietz uste dut, baina aitortu behar dut hasiera batean beldur pixka bat banuela. Orain arte antzeman dudanagatik behintzat, hemengo jendea oso mokofina da. Gainera, inguru honetan oso ongi jaten denez, atzerriko janaria probatzeko joerarik ez dute. Larunbateko afaria berezia izango da, ordea, jendea etorriko da.

Kanpotarrek zestoarrekin harreman ona al dute?

Nik bai. Herriko jende gehien ezagutzen dut nik. Ni oso irekia naiz eta asko gustatzen zait kalean ibiltzea eta jende berria ezagutzea.Zestoako lehen kubatarra izan nintzen eta egun lagun gehienak euskaldunak ditut; bestalde, herrira iristen diren kanpotarrekin ere oso ongi moldatzen naiz. Hala ere, ezagutzen ditut Zestoan bizi diren beste zenbait etorkin eta denek ez dute nahi luketen harremana herritarrekin.

Zure senarra zestoarra izateak lagundu al dizu herritarrak ezagutzerakoan?

Hasieran agian bai, bere koadrilakoak eta familiakoak izan baitziren ezagutu nituen lehenak. Baina denbora pasa ahala, irekia naizenez, jendea nik neuk ezagutu dut. Orain berak baino herritar gehiagorekin dut harremana eta nik aurkezten dizkiot berari. Hala ere, nik uste dut jendearekin erlazionatzeko nor berak bere aldetik jarri behar duela; herrira iritsi berria zarenean, inor ez baitzaizu ate joka zu ezagutu nahian etorriko.

Euskal Herrira iristi zinenean, zer iruditu zitzaizun?

Oso polita iruditu zitzaidan, mendi guztiak berde-berde zeuden eta berdea, itxaropenaren kolorea, nire kolorerik gustukoena denez, ikaragarri gustatu zitzaidan. Hala ere, Zestoara iritsi eta herriaren sarreran zegoen txatartegia ikusi nuenean, nire senarrari esan nion: Ui...nora naramazu hortik?. Baina herrira sartu nintzenean gustatu egin zitzaidan. Ni hemen geratuko naiz nire bizitza osorako.

Zure ustez zein da euskaldunen eta kubatarren arteko desberdintasunik handiena?

Euskaldunak orokorrean oso lotsatiak direla uste dut nik. Asko kostatzen zaie ezagutzen ez duten norbaitekin hizketan hastea. Nik ez dut arazorik izan, nire koadrila eta lagunak euskaldunak baitira, baina ni naiz normalean jendearengana hurbiltzen dena. Kuban ez da hori pasatzen, pertsonen arteko harremanak errazagoak dira.

Zer aholkatuko zenioke Zestoara etorri berria den etorkin bati?

Etorkinak hemengo kulturara eta harremanetara egokitu behar du, eta ez hau kritikatu. Gainera, integratzeko garrantzitsua da etxetik atera eta jendea ezagutzea.

############

larunbatean izango da afari kultur anitza herriko plazan

Zestoako Udalak eta Kultur Errotako eragileek, herrian bizi diren zenbait etorkinen laguntzarekin, Afari Kultur Anitza antolatu dute larunbat iluntzerako. Txartelak 10 eurotan salgai daude herriko tabernetan eta aldez aurretik erosi beharko dira.

Afarian izaten direnek Kuba, Maroko, Brasil, Argentina eta Kolonbiako kulturez gehiago ikasteko aukera izango dute. Plazan zehar hainbat gune jarriko dituzte; bakoitzean, dagokion herrialdeko janaria eta edaria prestatuko dituzte. Gainera bereizgarriekin eta argazkiekin apaindurik izango dira postuak.

Hurrengoa dastatu ahal izango dute jaialdi gastronomikoan parte hartzen dutenek: kubatarren Mairu arroza, platano frijitua eta mojitoa; marokoarren arkumea eta tea; brasildarren haragia eta caipirinha; argentinarren postreak eta kolonbiarren kafea.

############

Agenda

Erakusketa

Beirate artistikoak
ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31

Erakusketa

Santa Maria la Real arkeologia multzoa
ZARAUTZ, Arte eta Historia Museoa - 2008-03-31

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.