
Arroa Beheko jaiak giro ederrean ospatzen ari dira
Jaiak Atzo Karmengo Amaren Eguna ospatu zuten, baina igandea arte ongi pasatzeko aukera izango da bertan
aiora larrañaga
Azkenaldian zestoarrak zorteko dira, festarik festa ibiltzeko aukera baitute herritik irten ere egin gabe. Narrondoko Jaiek Arroa Behekoei pasa diete txanda aurteg oan ere eta bonbazoa eta suziriak bota zituzten astearte arratsaldean jaiei hasiera emateko. Giro alaian eman zieten hasiera Arroa Beheko auzotarrek Karmengo Amaren jaiei eta igandea arte giro ezinhobea izango da bertan.
Atzo eguardian ere, jende ugari izan zen Karmengo Amaren Elizan ospatu zen mezan. Gainera, handik irten zirenean txistu doinuek eman zieten ongietorria, Idiakaitz taldekoak kanpoan baitzeuden zain. Jarraian, Itxaropena taldeko dantzariek ikuskizun polita eskaini zuten eta auzotar ugari bildu zen frontoiko emanaldia ikustera.
Jai giroa igandea arte
Hurrengo egunetan ere denetik egiteko aukera izango dute Arroa Behera hurbiltzen direnek.
Uztailaren 18ko Haurren Eguna, 19ko Koadrilen Eguna eta 20ko Euskal Jai Eguna izango dira jaietako egun nagusiak eta giro bikaina izango da Arroa Behean.
############
karmengo amaren jaietako egitaraua
Uztailak 17, gaur Erretiratuen Eguna
12:00etan. Herriko erretiratuentzako meza.
Ondoren, herriko erretiratuen binakako pala partida.
14:00etan. Erretiratuen bazkaria Ederki Elkartean. Bazkalondoren, dantza egiteko aukera izango da Lopetegi ahizpekin.
19:00etan. Pala txapelketako final nagusia.
Uztailak 18, bihar Haurren Eguna
Egun osoan zehar. Umeentzako jolasak.
17:30ean. Korri, Xalto eta Brinko pailazoak.
21:00etan. Afaria Ederki Elkartean danborradan parte hartu behar dutenentzat.
23:00etan. Danborrada Arroako kaleetan zehar.
00:00. Ikurrina altxatuko dute Joxe Miegelen plazan, sirena soinuarekin batera.
Ondoren, goizaldea arte dantzaldia Egan taldearekin.
Uztailak 19, etzi Koadrilen Eguna
10:30ean. Koadrilen arteko paella lehiaketa.
14:30ean. Koadrilen arteko bazkaria frontoian.
Ondoren, sukaldaritzako lehiaketako sarien banaketa.
18:00etan. Koadrilen arteko jokoak.
19:30ean. Zezenak.
23:30ean. Tapia eta Leturia trikitilariekin dantzaldia .
Uztailak 20, igandea Euskal Jai Eguna
12:00etan. Meza Nagusia Arroa Beheko Abesbatzarekin.
Ondoren, I. Umeen Tanborrada.
18:00etan. Herri Kirolak: Izeta II eta Landabide harri-jasotzaileak eta Mugertza eta Aierbe aizkolariak. Jarraian. Txorizo eta sagardo dastaketa.
Iluntzean . Bonbazoa eta suziriak jaiei amaiera emateko.
############
############
«Auzoko 15 haurrek hartuko dute parte umeen danborradan»
ainhoa elistondo ðFesta Batzordeko Kidea
Jaiak Lehen aldiz umeen danborrada izango da uztailaren 20an auzoko jaietan eta 'Arroako martxa' ere joko dute
a. larrañaga
Aurtengoan estreinakoz umeen danborradan parte hartuko dute Arroa Beheko haurrek. Festa Batzordeko kide Ainhoa Elistondok (Arroa Behea, 1974), egitasmo berri honen nondik norakoak azaldu ditu.
Nolatan bururatu zitzaizuen umeen danborrada antolatzea?
Askotan zaila izaten da festetako egitaraua osatzea, beti izaten ditugu nola bete ez dakigun mementoak.Igande eguerdian, adibidez, ez genekien zer jarri eta, festa batzordean ideiak botatzen ari ginela, umeen danborrada antolatzea bururatu zitzaigun. Zestoan eta beste herrietan umeen danborrada egiteko ohitura dagoenez, guk ere egin genezakeela pentsatu genuen. Beste tokietan egiten bada, zergatik ez Arroa Behean, ezta?
Zenbat umek hartuko dute parte bertan?
Hainbat adinetako 15 ume inguruk hartuko dute parte. Denak auzokoak dira eta lehendik ere danborra jotzen bazekitenez, ikuskizun polita aterako dela uste dut.
Gustura jardun al dira umeak entseatzen?
Oso gustura jardun dira entseatzen. Astean behin elkartzen ziren eta festa batzordeko kide gazteak izan dituzte gidaria. Hala ere, hasieratik oso ongi jardun dira denak; eskolan San Sebastian Egunean ere jotzen dutenez, dotore jotzen dute danborra. Horren harira, aipatu nahi nuke, jende gaztea festa batzordean sartzea oso onuragarria izan dela, betikoek urte asko daramatzagunez nekatu samar baikaude.
Zer moduzkoa da 'Arroako martxa'?
Egia esan ni ere zeuon moduan nago, ez baitut oraindik entzun. Arroako martxa-rena azken mementuko kontua izan denez, b, ez dugu preparatzeko asti gehiegirik izan, baina entzuteko irrikaz nago egia esan.
############
Irteera
Parrokiara bisita gidatua
AZPEITIA, Parrokia - 2008-08-29
Erakusketa
Iņigo Manterolaren margolanak
ZARAUTZ, Kaia galeria - 2008-03-31
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.