
Arroa Behean arratsaldean hasiko dira festak ospatzen
Zestoa 7 egunetan zehar jai giroa izango da auzoan eta aurten, lehen aldiz, Arroa Beheko martxa entzungo da danborradan
aiora larrañaga
Arroa Beheko Festa Batzordeak, dena prest du gaur arratsaldean auzoko jaiei hasiera emateko. 7 egunetan zehar ospatuko dituzte , Karmengo Amaren Jaiak eta egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute. Gainera, aurtengoan Arroa Beheko martxa entzungo da lehen aldiz danborradan.
Auzotar guztientzako festak
Aurtengoan ere Arroa Beheko Festa Batzordeak egitarau zabala antolatu du, adin guztietako auzotarrek jaiez gozatu dezaten. Festa Batzordeko kide Ainhoa Elistondok adierazi duenez, «aurtengoan lehen aldiz danborrada egunean Arroa Beheko martxa entzungo dugu». Gainera, Festa Batzordea indarberrituta datorrela ere adierazi du Elistondok: «Aurten 15-18 urte bitarteko talde bat animatu da Festa Batzordean parte hartzera eta oso gustura gaude».
############
karmengo amaren jaietako egitaraua
Uztailak 15, gaur
18:00etan. Bonbazoa eta suziriak botako dituzte jaiei hasiera emateko.
19:00etan. Pala txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte.
Ondoren, poteoa Irati eta Leire trikitilariekin.
23:00etan. DJ Pajarito, goizaldea arte.
Uztailak 16, bihar Karmengo Amaren Eguna
06:00etan. Karroza, herriko trikitilariekin.
Goizean zehar, Idiakaitz Txistulari Taldea ibiliko da kaleetan zehar.
12:00etan. Meza Nagusia. Arroa Beheko abesbatzak parte hartuko du bertan.
Jarraian, Zestoako Dantzariak.
Eguerdian, Idiakaitz Txistulari Taldearen saioa.
19:00etan. Eskuz binakako pilota partida: Artetxe eta Iker Etxeberria- Segurola eta Josu Etxeberriaren aurka.
Ondoren, patata tortilla lehiaketa. Jarrian sagardoa eta tortilla dastatzeko aukera emango dute.
23:00etan. Piano bat bertsotan musika emanaldia Ainhoa Ansa eta Jagoba Astiazaranen eskutik .
Uztailak 17, etzi Erretiratuen Eguna
12:00etan. Herriko erretiratuentzako meza.
Ondoren, herriko erretiratuen artean binakako pala partida.
14:00etan. Erretiratuen bazkaria Ederki Elkartean. Bazkalondoren, dantza egiteko aukera izango da Lopetegi ahizpekin.
19:00etan. Pala txapelketako final nagusia.
Uztailak 18, ostirala Haurren Eguna
Egun osoan zehar, umeentzako jolasak.
17:30ean. Korri, Xalto eta Brinko pailazoen emanaldia.
21:00etan. Afaria Ederki Elkartean danborradan parte hartu behar dutenentzat.
23:00etan. Danborrada egingo dute Arroako kaleetan.
00:00. Ikurrina altxatuko dute Joxe Miegelen plazan, sirena soinuarekin batera.
Ondoren, goizaldes arte dantzaldia Egan taldearekin.
Uztailak 19, larunbata Koadrilen Eguna
10:30ean. Koadrilen arteko paella lehiaketa.
14:30ean. Koadrilen arteko bazkaria frontoian.
Ondoren, sukaldaritza lehiaketako sariak banatuko dituzte.
18:00etan. Koadrilen arteko jolasak.
19:30ean. Zezenak.
23:30ean. Tapia eta Leturia trikitilariekin dantzaldia .
Uztailak 20, igandea Euskal Jai Eguna
12:00etan. Meza Nagusia Arroa Beheko Abesbatzarekin.
Ondoren, I. Umeen Danborrada.
18:00etan. Herri kirolak: Izeta II eta Landabide harri-jasotzaileak eta Mugertza eta Aierbe aizkolariak.
Jarraian. Txorizo eta Sagardo dastaketa.
Iluntzean. Bonbazoa eta suziriak jaiei amaiera emateko.
Uztailak 24, osteguna
21:30ean. Herri afaria frontoian.
Afalondoren. Bikotetako Dantza Txapelketa DJ Pajaritoren eskutik.
Ondoren, DJ Pajaritorekin dantzaldia.
############
Idi probak
San Andres Saria
AZKOITIA, Gurea Udal Pilotalekuko probalekuan - 2008-12-02
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.