
Zurea da hitza
Utzitako herentziari buruzko azalpenak
Politika EAE-ANV udal taldeak ekainaren 27an eman zuen prentsaurrekoari erantzun dio Zestoako EAJ taldeak
zestoako eaj-pnv
Joan den astean EAE-ANV udal taldeak eman zuen prentsaurrekoan adierazitako zenbait adierazpenen aurrean, Zestoako EAJ-PNVk erantzun egin nahi dugu.
Urtebeteko balantzea egin du EAEk eta, besteak beste, jaso duten herentzi eskasa aipatzen dute, baita EAJ-PNVren gestio txarra eta aurkitutako ezusteak ere.
Osasun etxea hizpide
Osasun etxeko edo anbulatorioko lokalaren gestio txarra aipatzen dute EAE-ANVkoek. Caravan Park eremuan etxeak egitearen trukean 480 metro lortu ziren anbulorio berria kokatu ahal izateko, egungoak 150 inguru baititu. Hori al da herentzi eskasa? Eusko Jaurlaritzak ez zigun aipatu 480 metro koadroko lokala anbulatorioa egiteko txikiegia zenik. Akaso, ez da ba izango Udalaren inkonpetentzia, 3 aldiz lokal handiagoa lortu eta edozein aitzakia erabiltzea lehen lortutakoari ospea kentzeko?
Arroa Beheko haur eskola
Arroa Beheko haur eskola ere aipatzen zuen EAE-ANVk. Zergatik ez duzue esaten nork egin zuen Udalak onartu zuen tratua? Ondo dago dominak jartzea baina gezurra edo egia erdiak esatea...
Turismoa sustatzeko plana
Ekaini buruzko aipamena ere egin zuten prentsaurrekoan. Abuztuan irekitzea espero dute. 120 aparkaleku berri ere aipatu zituzten, baina onartutako proiektuan 60 inguru dira; baita turismo bulego berria irekiko dela ere... Hemen ere ez dute denborarik galdu dominak jartzerakoan.
Orain dela 4 urte Ekainberri Fundazioko estatutuak Udalean onartu behar zirenean, ezker abertzaleak aurka bozkatu zuen eta orain eurak bultzatzaile nagusiak direla saldu nahi dute.
Turismo bulegoarena ere marka da. Horrelako proiektu garrantzitsua herriarentzat eta 32 metrotako lokala abuztuan ireki nahi da. Urtebete honetan turismoaren inguruan ezer ez dute egin, lehen zegoena ezabatu bakarrik. Aholkulari bat zuen Udalak eta lehen erabakia hura kanporatzea izan zen.
Amaitzeko, aipatu nahi dugu ez gaituela harritu aipamen horiek egiteak. Betidanik ezker abertzalearen jokabidea euren ezintasunak bestei leporatzea izan baita, batez ere EAJri. Eta herentziez hitz egin nahi badute, kaleratu dezatela zein zen 2003ko ekainean Udalaren egoera ekonomikoa eta zein 2007koa.
Irteera
Parrokiara bisita gidatua
AZPEITIA, Parrokia - 2008-08-29
Erakusketa
'Zuloagaren inguruan'
ZUMAIA, Laia aretoan - 2008-07-25
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.