Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zestoa
2008ko maiatzak 17, Larunbata

;2008-05-09;Giza Probako erronka ekainaren 13an izango da, herriko plazan . Zestoa 20 minutuko tiraldiak egingo dituzte bi taldeek 800 kiloko harriarekin eta sarrerak 5 eurotan salduko dituzte

Giza Probako erronka ekainaren 13an izango da, herriko plazan

Zestoa 20 minutuko tiraldiak egingo dituzte bi taldeek 800 kiloko harriarekin eta sarrerak 5 eurotan salduko dituzte

a. larrañaga

Apirilaren 7an elkartu ziren Zestoako eta Akuako taldeak afari legea egin eta Giza Probako baldintzak zehazteko. Izan ere, apirilaren 25ean egin zen Giza Probako emaitzarekin gustura geratu ez, eta Zestoako koadrila batek egun horretako irabazleei, Akuakoei, erronka bota zien. Hori dela eta, asteazkenean bildu ziren bi koadrilak Lizarritz baserrian, txanberrenian.

Gauzak horrela, Giza Proba ekainaren 13an egingo da Zestoako plazan. 20 minutuko tiraldiak izango dira, 800 kiloko harriarekin. Ekainaren 12an, bezperan, tiratzaileak pisatuko dituzte Zestoako kiroldegian, 20:30ean. Pisuan bi taldeek izan dezaketen aldea konpontzeko, gehien pisatzen duen taldeari harriaren gainean batak besteari kentzen dion pisu hori bera erantsiko diote. Ikuskizuna ikusteko sarrerak 5 eurotan salduko dira.

Zestoako koadrilako kidea da Asier Lizaso eta asteazkeneko hitzorduari buruz jardun da. «Gustura geratu gara denok hartutako erabakiarekin. Gainera, giro ederra izan genuen gure artean afarian zehar. Aurrekoaren oso desberdina izan zen, ez baitzen tentsiorik egon».

Agenda

Erakusketa

Recullantoligic
ZARAUTZ, Sanz Enea - 2008-03-31

Erakusketa

'Harresia' argazki erakusketa
UROLA-KOSTA, Photomuseum - 2008-03-31

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.