Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zestoa
2008ko maiatzak 17, Larunbata

;2008-05-06;Udalaren esanetan, santakutzetan ´ederki joan da denať . Zestoa Jaia asteburuan egokitzean, beste herrietako jende ugari hurbildu da danborrada eta kontzertuak ikustera

Udalaren esanetan, santakutzetan «ederki joan da dena»

Zestoa Jaia asteburuan egokitzean, beste herrietako jende ugari hurbildu da danborrada eta kontzertuak ikustera

aiora larrañaga

Festak agurtu eta bi egunera, Zestoako alkate Alazne Olaizolak santakutzen balorazio positiboa egin du. «Ederki joan dira jaiak aurtengoan ere. Gainera, zubia tokatu denez, ekitaldi gehiago antolatzeko aukera ere izan dugu. Beste herrietatik jende ugari hurbildu da eta festa giro aparta izann da egun hauetan Zestoan.

Hasiera 'berezia'

Olaizolak alkate moduan bizi dituen lehen santakutzak izan dira. «Niretzat esperientzia berria izan da. Zirrara sentitu nuen udaletxeko balkoitik abanderatuekin batera danborrada eta plaza gainezka ikusi nituenean». Gainera, pasadizo xelebre bat ere gertatu da. «Aurtengo honetan udaltzainak eman dio hasiera herriko jaiei. Niri beldur handia ematen didate suziriek, eta pizteko itxura egin banuen ere, udaltzaina izan zen piztu zuena».

Agenda

Zinema

'Los falsificadores'
AZKOITIA, Baztartxo - 2008-05-17

Ikastaroa

Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa
ZARAUTZ, Aiala Ostalaritza Eskolan - 2008-05-13

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.