Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zestoa
2008ko maiatzak 17, Larunbata

;2008-05-03;Zestoarrek udaletxetik suziria botata ekin diote santakutzei. Zestoa Atzo helduen danborradaren txanda izan zen eta gaur haurrek irtengo dute danborra jotzen, karroza eta guzti

Zestoarrek udaletxetik suziria botata ekin diote santakutzei

Zestoa Atzo helduen danborradaren txanda izan zen eta gaur haurrek irtengo dute danborra jotzen, karroza eta guzti

nerea uranga

24 ordu inguruko jaiari hasiera eman aurretik, giroa berotzeko haurrentzako Kanpanolue ikuskizuna izan zen atzo arrtsaldean Laranjadin. Handik lasterrera, 19:00etan, udaletxetik suziria botata Santa Kutz festak hasi zituzten zestoarrek.

Jaia hasi bezain laster iritsi ekitaldi nagusia. Azken prestaketak egin, afaldu eta helduen danborradak zeharkatu zituen herriko kaleak. Helduen santakutzetako danborradan sei taldek hartzen dute parte: Aldrebesak, Atabalak, Lau Iturri, Ipintza, Gure Txokoa eta Gaztetxekoak.Urte gehien egin dituen taldea Gure Txokoa da.

Bestalde, jaietako egitarauaren baitan hainbat elizkizun egingo dute Zestoan gaur goizean: aurrena prozesioa egingo dute gurutzera eta ondoren meza.

Danborradari dagokionez, gaur txikien txanda izango da. Haurren danborrada 18:00etan aterako da, karroza eta guzti.

############

egitaraua

Maiatzak 3, gaur.

-10:30ean, Idiakaitz Txistulari Taldearen diana.

-11:30ean, prozesioa Gurutzera.

-12:00etan, Meza Nagusia Parrokiako Abesbatzak abestuta.

-12:30ean, kalejira Idiakaitz Txistulari Taldearekin; jarraian Nesken VI. Santakutz Pala Txapelketako finala frontoi zaharrean; euria egiten badu kiroldegian izango da; ondoren, saria banaketa.

-18:00etan, umeen danborrada.

-23:00etan, kontzertua, Karelean eta Grises Sueños musika taldeen eskutik.

############

Agenda

Jaiak

San Isidro jaiak
AZPEITIA, Aratz Errekan - 2008-05-17

Ikastaroa

Sukaldaritza Osasuntsua ikastaroa
ZARAUTZ, Aiala Ostalaritza Eskolan - 2008-05-13

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.