
Kiroldegirako langileak bilatzeko bi lehiaketa deitu ditu Udalak
Zestoa Begirale gisa aritzeko lan-poltsa osatzeko deialdia egin du; masaje zerbitzuarentzako ere lehiaketa deitu du
i. leturiondo
Zestoako Udalak bi deialdi publiko egin ditu Kiroldegirako langileak bilatzeko. Batetik, Kiroldegiko begiraleak kontratatzeko lan-poltsa deialdia egin du, eta bestetik, kiroldegian masaje zerbitzua eskaintzeko norbait kontratatzeko lehiaketa deitu du. Udal kirol instalazioetan sor daitezken pertsonal beharrei erantzuteko osatuko dute begiraleen lan-poltsa, lehiaketa-oposaketa sistema jarraituz.
Begiralearen eginkizunak hauek izango dira: mantenuko soinketan jardutea; kirol laguntzaile lanak betetzea; kirol instalazioetako mantenuaz eta garbitasunaz arduratzea; eta bazkideei buruzko gestio lanak egitea.
Masaje zerbitzuko langileek, aldiz, Udal Kiroldegikoam kirol-masaje eta masaje terapeutiko zerbitzuaz eskaintzeaz gain, erabiltzen diren gelen garbiketaz arduratu beharko dute. Bestalde, zerbitzu honen esleipena urtebetekoa izango da, eta urtero berritu ahal izango da, bost urte arte.
Eskaerak kiroldegian
Lehiaketetan parte hartzeko eskaerak kiroldegiko bulegoetan aurkeztu behar dira. Begirale lanposturako izena emateko epea martxoaren 28an amaituko da; masaje zerbitzuarako epea, berriz, apirilaren 1ean.
Musika
Trikitixa eta perkusioa
ZESTOA, Kultur Etxean - 2008-05-09
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.