
Joan den astelehenean Marrazkiak, haurra ezagutzeko tresna goiburu hartuta, hitzaldia eman zuen Irune Ibarra grafologoak Orokieta Herri Eskolan. Marrazketak nortasunarekin duen loturaz gain, idazkerak daukana ere ezagutzen du Ibarrak, eta horren inguruan jardun du Hitzarekin.
Idazkera aztertuta, nortasunaren ezagutza. Nortasunaren barruan, osasun fisikoa eta mentala, adimen mota, lan egiteko era eta portaera sartzen dira. Horretan ikus daiteke pertsona arrazionala edo fantasiotsua den, edo dispertsiorako joera duen, lana hobeto egiten duen taldean edo bakarka, borondate indartsua daukan edo ez, irekia den edo gehiago egoten den bere barne munduan, zintzotasun maila, erantzukizunak hartzen dituen edo ez...
Espazioaren antolaketa nola dagoen ikusita, zuria eta beltza nola dauden banatuta, letren neurria erdiko gunea, goikoak, behekoak, hizki larriak..., letren arteko lotura, nola okertzen diren, zein presiorekin idazten den, 't'-ren makilak oso zuzenak diren edo okertuta dauden, ea tinta eten egiten den, nolako kontrastea dagoen orri zuriaren eta tintaren artean, zein sakontasunekin idazten den... Idazkera erritmoa ere aztertzen da; horrek bizitzeko erritmoa erakusten baitu. Idazkera batzuek ez dute ia formarik; bizitza erritmoa bizkorraren seinale. Beste batzuek dedikazio handiagoa ematen diote formari, eta hor ikusten da gauzak geldiro eta ondo egiteko ahalegina. Horrez gain, lerroak ere aztertzen dira: horizontalak diren autokontrola erakusten du horrek, moldakortasuna ere ikus daiteke, hitza ez betetzea ere bai... Baina beti testua eta sinadura konparatzen dira.
Testuak pertsonaren ni soziala erakusten duelako, eta sinadurak, berriz, ni intimoa edo bere barruan nolakoa den. Beraz, zenbat eta antzekoagoak izan biak orduan eta berdintsuagoa da pertsona barrutik eta kanpotik. Oso desberdinak badira, zein puntutan diren desberdinak ikusi beharko litzateke.
Orain nik uste dut jendeak badakiela zer ikusi daitekeen idazkerarekin. Baina orain dela urte batzuk egiten zizikidaten etorkizuna asmatzeko galderak-eta.
Nik uste dut, gaia konplexua dela. Askoz ere liburu gehiago dago irakurketari buruz idazkerari buruz baino. Baina idazten dugunean ez dugu eskuarekin bakarrik idazten; gorputz guztiarekin idazten dugu. Bostehun gihar baino gehiago mugitzen ditugu.
Hamazortzi bat hilabetetik aurrera kontsideratzen da zirriborroak aztertu behar direla, esanahi psikologikoa edo haurraren tenperamentua ikusteko seinaleak egoten direlako. Kontuan hartzen da kolorea. Beltza etengabe erabiltzen duen umeak ideia tristeak adieraziko lituzke. Zirriborro asko egiten baditutze alerta seinalea izan liteke; zeloen garaia, gauean beldurra... Gorria etengabe erabiltzea agresibitatearekin lotzen da. Hala ere, zirriborroek eta marrazkiek hasiera bateko diagnostikoa egiten laguntzen dute, baina gero beste froga batzuk egin beharko lirateke.
Bai. Besteak beste, Txe Gebararen nortasun txostena egin nuen 1993an idatzi nuen artikulu batean. Nik ez dut ondo ezagutzen bere biografia, baina idatzi hura 1965ekoa zen eta sufrimendu seinaleak agertzen dira. Ez dakit garai hartan gaixorik ote zegoen.
Orain ulertzen dut. Normalean arnasa hartu ezin denean edo estres egoeretan ikusten dira letra itxiak, 'o' itxiak-eta. Hori arnasa ezin hartzearen seinale da. Egia esan, kopiaren kopiaren kopia zen eta ez dakit zenbateraino izango ziren letra haiek berez horrela, baina ematen du badagoela letrak ixteko joera bat. Sinadura oso txikia zeukan eta ez zuen maiuskularik egiten; apaltasun seinaleak ikusten dira.
Bai. Ezkertiek joera dute 't'-ren makila eskuinetik ezkerrera idazteko, edo eskuinetik ezkerrera azpimarratzeko.
Irteera
Asteburuko irteera Picos de Europara
ZESTOA, Picos de Europa - 2009-07-04
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.