
Urola Kostako HITZAren lehen urteurrena ospatzeko, Sagarren Hitza festa antolatu zuten 2005eko otsailaren 19an langileek. Zarauzko Merkatu Plaza sagardotegi bihurtu zuten, eta Orioko trikitilariek, bertsolariek eta Stockholm S taldeak alaitu zuten giroa. Irakurleek ez zuten hutsik egin, eta 200 lagun inguru bildu ziren giro ederrean, afaldu eta langileekin bat egiteko.
Batzuek barruan jendearen gosea asetzen nahikoa lan zuten bitartean, kanpoan, parrillan zeudenek, 65 kilo kostilla erre zituzten ordu eta erdian. Euriak ez zien lagundu, baina umore ederrean jardun zuten...
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.