Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zestoa
2008ko maiatzak 17, Larunbata

Azken ordukoak

Benjaminen atletismo topaketak izango dira bihar kiroldegian

2008-02-15 | 07:43:44

Benjaminen atletismo topaketak izango dira bihar kiroldegian

10:30ean hasita, Zestoako eta Zumaiako haurrek hartuko dute parte eta proba ezberdinak egingo dituzte

Bihar, 10:30ean hasita benjaminen atletismo topaketak izango dira Zestoako kiroldegian. Bertan, Zestoako eta Zumaiako haurrek hartuko dute parte. Zestoako Atletismo Taldeak urtean 3 topaketa antolatzen ditu, eta hau izango da aurtengo lehenengoa.

Ez du erantzunik

EAEren jarduerak eten izana oso larritzat jo du Zestoako udalbatzarrak

2008-02-12 | 08:49:30

EAEren jarduerak eten izana oso larritzat jo du Zestoako udalbatzarrak

Atzo iluntzean izan zen ezohiko udalbatzarrean Udalak aurkeztutako 6 puntuko mozioa onartu zuten

Espainiako Audientzia Nazionalak EAE-ANVren jarduerak eten dituela eta, ezohiko udalbatzarra deitu zuen Zestoako Udalak. Bertan, Alazne Olaizola alkateak 6 puntuko mozio bat irakurri zuen. Mozio horretan besteak beste, EAE indar politikoaren jarduerak eten izana larritzat jo eta udal jardueretan era normalizatu batean jarraitzeko borondatea azaldu zuten.

Ez du erantzunik

San Juan zaharren egoitzako berritze lanak amaitu dituzte

2008-02-07 | 16:11:43

San Juan zaharren egoitzako berritze lanak amaitu dituzte

Hiru urte luzeren ondoren, egoitza guztiz eraberritzeaz gain, 3 plaza gehiago eraiki dira.

Orain dela gutxi amaitu dira Zestoako San Juan zaharren egoitzako berritze lanak. Hiru urte lanak egiten pasa ondoren, orain dela gutxi amaitu dituzte. Eraikinaren kapoaldea nahiz barrualdea berritu dituzte. Egoitza guztiz eraberritzeaz gain, 3 plaza gehiago egin dituzte. Orain, guztira 36 pertsonentzako lekua du egoitzak. Lan hauen kostua 1.542.000 Eurotakoa izan da. Diru kopuru honen finantziaketa modu honetara egingo da: %50 Gipuzko Foru Aldundiak ordainduko du, %30 San Juan Egoitza Fundazioak, %10 Kutxa erakundeak eta beste %10 Zestoako Udalak.

Ez du erantzunik

Zestoan gaur egin dute Santa Ageda bezperako eskea

2008-02-04 | 17:27:44

Zestoan gaur egin dute Santa Ageda bezperako eskea

Eguerdian elkartu ondoren, Akua, Lili eta Olalde auzoak eta herria pasa dituzte eskean

Gaur, Santa Ageda bezpera izanik, urteroko moduan eskea egin dute zestoarrek. 20 lagun inguruko taldea elkartu da eguerdian eta eskean aritu dira arratsalde osoan. Lehenengo, Akua auzoa pasa dute eta ondoren, Lili auzoa. Gero, San Juan egoitzan abestu dute, eta umore onez jarri dituzte egoitzan zeudenak. Izan da kopletan erantzun duenik ere. Ondoren, Olalde auzoan aritu dira kantari eta bukatzeko, herria pasa dute. Koplari, Oskar Alberdi zestoarra eta Garikoitz Lopetegi akuarra aritu dira. Bildutako dirua odo emaileentzako izango da.

Ez du erantzunik

’Portalekoa’ eraikinean, liburutegia eta turismo bulegoa eraikitzeko proposamena onartu zuten atzoko udalbatzarrean

2008-02-01 | 12:07:21

'Portalekoa' eraikinean, liburutegia eta turismo bulegoa eraikitzeko proposamena onartu zuten atzoko udalbatzarrean

Puntu honetaz gain, torturaren aurkako mozioa ere onartu zuten.

Atzo, Zestoan egindako ohiko udalbatzarrean, 'Portalekoa' eraikinean, goiko bi lokaletan liburutegia eta turismo bulegoa egiteko proposamena onartu zuten. Eraikineko lanak hasita daude. Azpiko lokala erabilera anitzeko areto bat egiteko erabiliko da. Hala ere, zertarako erabiliko den oraindik ez dago zehaztuta. Oraindik ñabardura batzuek falta diren arren, proiektua abian dago. Udalak (EAE-ANV) aurkeztutako proposamen honekin EA ados azaldu zen. EAJ-PNV-k aldiz, bere desadostasuna azaldu zuen, nahiz eta puntu batzuetan ados egon. EAJ-ren ustez, turismo bulegoa egin nahi den tokia oso txikia da (37 metro karratu), eta Ekaingo erreplika amaitzear dagoenez, "herrian turismoa indartuko dela" uste dute. Honenbestez, turismo bulegoak handiagoa izan beharko luke beraien ustez. Liburutegia beste eraikin batean egitekoaren aldekoak dira.

Ez du erantzunik

IZETA II-K IRABAZI ZUEN ERROTA HARRIAREKIN EGINDAKO JAIALDIAN

2008-01-28 | 13:52:21

IZETA II-K IRABAZI ZUEN ERROTA HARRIAREKIN EGINDAKO JAIALDIAN

Bost minutuko bi txandatan 75 jasoaldi eman zizkion 108 kiloko bolari, herri kirolzalez lepo betetako Iraetako frontoian.

Errota Harri mitikoarekin atzo arratsaldez Iraetan egin zen jaialdian Joxe Ramon Iruretagoiena, Izeta II izan zen txapeldun, 75 jasoaldirekin. Bigarren, Aimar Irigoien izan zen, 69 jasoaldirekin. Hirugarren, Joseba Ostolaza, 68 jasoaldirekin, eta laugarren Jexux Mari Iruretagoiena, Izeta III, 62 jasoaldirekin.

Ez du erantzunik

Biharko mus txapelketak emango dio jarraipena Iraetako Santa Ines jaiei

2008-01-24 | 17:05:51

Biharko mus txapelketak emango dio jarraipena Iraetako Santa Ines jaiei

Sari bikainak egongo dira urteroko moduan

Bihar ostirala, urtarrilak 25, Iraetako XIX. mus txapelketa izango da Bekotxe tabernan (Merenderoan). Txapelketa 22:30ean hasiko da eta izen ematean ordu erdi lehenago egin beharko da. Bikote bakoitzak 25 eruo ordaindu beharko du. Sari bikainak jarri dituzte: lehenengoek 600 euro, txapelak eta trofeoak. Bigarrengoek 400 euro eta trofeoak, hirugarrengoek 200 euro eta laugarrengoek 100 euro. Antolatzailea Iraetako Auzo Elkartea da.

Ez du erantzunik

2007-12-12 | 12:29:23

Udalbatzak ez du onartu EAEk 18/98ko atxiloketak salatuz aurkeztutako mozioa

EAJk eta EAk kontra bozkatu zuten; EAk aurkeztutako mozioa onartu zuten, Capbretongo atentatua ere salatuz.

Atzo EAE-ANVk deitutako ezohiko udalbatzarrean 18/98ko sumarioan izandako azken atxiloketak salatzeko mozioa aurkeztu zuen. EAJk eta EAk kontra bozkatuta mozioa onartu gabe gelditu zen. Azkenean, EAk aurkeztutako bigarren mozio bat onartu zuten; testu honek 18/98 auziko epaia salatu arren, lehentasuna ematen zion ustez ETAk Capbretonen (Frantzia) egindako atentatua salatzeari.

Ez du erantzunik

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.