Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zestoa
2008ko abenduak 2, Asteartea

2008-06-05 | 15:48:18

KULTURA

Garikoitz Mendizabal: "Lan honetako doinuak bihurriak dira, musika arin eta azkarra da"

Errepertorio birtuosoa izenekoa grabatu du Mendizabalek ‘Bihurrikeriak’ lanean eta urte askotako lanaren isla da azken disko hau

Garikoitz Mendizabal (Zestoa, 1973) txistulari ezagunak bere lehen bakarkako lana argitaratu berri du, Bihurrikeriak izenekoa. 7 urte zituela hartu zuen lehenengo aldiz Mendizabalek txistua eta orduz geroztik bere bidai laguna izan da. Goi mailako musika ikasketa egin eta hainbatetan Euskal Herriko Txistulari Txapelketa irabazia, gaur egun, Bilboko Txistulari Bandako zuzendaria eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteko lehendakaria da Mendizabal.

’Bizitasuna da doinu hauen ezaugarri nagusia. Teknikoki berriz, nota askoko piezak izateagatik bereizten dira, bariazio asko dituzte eta digitazio aldetik zailtasun handia dute. Gainera azkar jo behar izaten dira eta horrek oraindik eta gehiago zailtzen ditu. Hala ere, ezaugarri hauek izanagatik, ez du esan nahi musikaltasunik edota sentikostasunik ez dutenik’ adierazi du Mendizabalek.
Orain arte argitaratu dituen lanekin ez du zerikusirik, ’Orain arte Bilboko Udal Txistulai Bandarekin edota Gazteizkoarekin grabatutako diskak talde lanak izan dira denak eta oraingo lan hau, berriz, formato aldetik aurkitu daiteken sinpleena da. Bi osagai ditu,alde batetik, erritmoa, danbolinarekin markatzen dena eta bestetik, musika txistuarekin lortzen dena’ .

 

 

Jasotako erantzunak:

1

elias | 2008-06-07

Zorionak Gari egindako lan berri honengatik,irratiz entzun ditiat pare bat pieza eta txoratuta gelditu nauk entzundakoakin " bejondeikela"

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.