
2008-04-21 | 17:47:41
KULTURA
Lili jauregian aurrehistoria museoa egiteko plangintza bertan behera utzi du Foru Aldundiak
Eraikina zaharberritzeko egitasmoak aurrera jarraituko du
Gipuzkoako Foru Aldundiak museoen plangintza berrantolatzeko asmoa azaldu du. Plan berriaren arabera, Lili jauregian egitekoak ziren aurrehistoria museoaren egitasmoa bertan behera gelditu da. Horrekin batera, eraikina zaharberritzeko Europatik etorritako diru laguntza ere izoztuta geratuko da. Zestoako Udalak iazko irailean izan zuen Aldundiaren asmoen berri, Ekain Fundazioaren bileretan. «Gure haserrea azaldu genien orduan», adierazi du Zestoako alkate eta Ekain Fundazioko kide den Alazne Olaizolak. «Ez dugu ulertzen zergatik aurkeztu zuten egitasmoa ekainean eta bi hilabete beranduago, irailean, bertan behera utzi zuten», erantsi du EAE-ANV alderdiko alkateak. Zestoako Udal Gobernuburuaren iritziz, Ekaingo proiektua «herren» geldituko da aurrehistoria museorik gabe. Europak bideratu zuen 1,8 milioi euroko diru laguntza arloka zatituta zegoenez, «zerbaitetarako aprobetxatzeko aukera izatea» espero du Alazne Olaizolak.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare-bildumak Irungo URI pabliloian biltzeko asmoa dute. "Gordaiua" izena hartuko duen eraikinean gordeko dute kultur ondarea, bertan zaharberritu eta handik hedatu ahal izateko. Aldundiko aurreko taldeak egindako «memoriaren museo sarea» plangintza alde batera utzi eta lurraldean dauden museoak «dinamizatzeko» plangintza egin du talde berriak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare zuzendari Pilar Azurmendik adierazi duenez, Gipuzkoan dauden museo eta areto txikiek ezin dute «biltoki estatikoak» izan eta ondarea eta ekimenak elkarrekin partitzeko aukera izan behar dute.
2008-04-22
Hi Prontxio, orduan nolatan eman du Foru Aldundiak Osinbeltz harrobia berreskuratzeko diru laguntza? Galdetu udalean zenbatekoa den dirulaguntza hori. Agian fidagaitza izateari utziko diok.
2008-04-22
Alazne? Noizko udaleko beste alderdi politikoentzat Ekain Fundazioan parte hartzeko aukera? Zergatik zoaz zu bakarrik? Ez zara zestoarren interesak babesteko gauza
Prontxio | 2008-04-21
Agian fidegaitza izango naiz baina seguru nago Eaj-ko alkatea egon bazen proiektu guztiak egingo zituztela. Nik honi boikota deitzen diot, eta garbi ikusten da Eajk erabiltzen duen politika, hau da, dena beraiek gobernatzea nahi dutela lapurretan jarraitzeko. Adibide moduan, Irunen, Getarian eta Bilboko Guggenheim-en gertatu diren lapurretak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.