Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zestoa
2008ko maiatzak 18, Igandea

2008-04-17 | 13:09:53

KIROLA

Zestoako Merkatari Elkarteak erronka bota die herritarrei

Apirilaren 25ean herriko gazte koadrilen arteko Gizon Proba izango da Zestoako plazan.

Apirilaren 25ean 23:00etan Gizon Probaz gozatzeko aukera izango dute Zestoara hurbiltzen diren guztiek. Dena dela Gizon Proba bitxia izango da, emakumeek ere parte hartu ahal izango baitute. Erronka "Zestoan" Merkatari Elkarteak antolatu du eta herriko gazte koadrilen artean izango da. «Ea hogei minututan 800 kilotako harriarekin plaza gehien zein taldek egiten dituen?» desafioa bota du Merkatari Elkarteko lehendakari Santi Ugartek. Desafioan gizonezkoen nahiz emakumezkoen koadrilek parte hartu ahal izango dute. Gizonezkoen kasuan taldeak zortzi pertsonatakoak izango dira eta emakueenak berriz hamabi lagunetakoak. Izena eman nahi dutenek Santirekin jar daitezke harremanetan, 620 676 191 telefonora deituz. Baita Anselmorekin ere, 685758149 telefonoan. Horretaz gain koadrilek harria frogatzeko aukera ere izango dute egun hauetan zehar. « Lehen jendeak bazekien harria tiratzea zer zen. Oraingo gazteek berriz, horretarako aukerarik eduki ez dutenez, nahi dutenek giltza eskatu eta zenbait plaza egiteko aukera izango dute» aipatu du Ugartek. « Antolatzen dugun lehen aldia da eta ez dakigu jendearen erantzuna zernolakoa izango den. Horregatik oraingoan herri mailakoa izango da lehiaketa. Egunean bertan beste herritako talderen batek harria tiratu nahi badu, horretarako aukera ere izango du. Aurtengoa ongi ateratzen bada, hurrengo urtetan beste herrietako taldeek erronkan parte hartu izango dutelakoan gaude».

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.