
2008-04-16 | 15:42:14
INGURUMENA
Harrobiaren proiektua abian da
Ez ohiko udalbatzarrean ‘Herritik harrira-Harritik herrira’ proiektua aurkeztu zuen enpresa kontratatzea erabaki da
Asteartean egin zen ez ohiko udalbatzarrean Osinbeltz Harrobia berreskuratzeko proiektua egingo duen lanketarako asistentzi teknikoa, Herritik harrira-Harritik harrira aurkeztu zuen taldea, kontratatzea erabaki zen aho batez. Zestoako alkatearen, Alazne Olaizolaren hitzetan, «urtarrilaren 31an onartu genituen administrazio baldintzak eta orri tekniko pleguak. Ideia lehiaketaren irabazleei zenbait agiri eskatu genizkien. Bistan dago prozesua luzatu egin dela, aukeratutako taldeak zenbait arazo izan baiditu merkataritza erregistroan izena ematerakoan. Bitarte honetan ingurumen teknikariarekin eta beraiekin bilera ugari izan ditugu».
Ideia irabazlearen egileek Azule Paisaia Eraketa, S.C.P. sozietatea eratu dute; bertako burua Celia Resano da.
Enpresak bederatzi hilabete izango ditu proiektua gauzatzeko eta beste hiru hilabetez luzatzeko aukera izango du, arrazoiak behar bezala justifikatzen baditu.
Proiektua diseinatzeagatik 315.470 euro, BEZ.a bane, jasoko ditu. Aurreproiektua aurkeztutakoan %50a ordainduko da eta proiektua bukatutakoan gainontzekoa. Foru Aldundiak 199.837 eurotako diru laguntza emango dio udalari harrobia berreskuratzeko proiektu hau gauzatzeagatik.
EAJ-PNV taldeko Gorka Unanue zinegotziak harrobiaren jarduerari buruz galdetu zuen astearteko plenoan: «Proiektua gauzatzen den bitartean harrobiak orain arteko jarduerarekin jarraituko al du?» Harrobiaren zati baten jabea bertan lanenan diharduen enpresa da, beraz enpresako jarduerak orain arte bezala jarraituko duela adierzi zuen alkateak. Hala eta guztiz ere, harrobia berreskuratzeko proiektua gauzatzeko egin behar diren lanak inongo arazorik gabe egin ahalko dituzte. Enpresa egoera horretan mantenduko da proiektu teknikoa landu eta hau egiteko beharrezkoak diren ingurumen arloko baimenak tramitatu bitartean.
2008-04-16
Zestoako Ezker Abertzaleak Miguel Azkunerekin harreman normalizatu bat izateko prest dago, beste batzuei beti Azkune harrobitik bidali behar zela eskatzen bazioten ere... Ezker Abertzalearen inongo lotsarik gabeko bi aurpegiak... Oposizioan: radikalismoa, utopia, besteei esan zer egin behar duten, boteretsuekin otso... Agintean: realpolitik, epeak kontutan hartu beharra, enpresariaren etekina ateratzea normala ikusten dute, boteretsuekin uso
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.