Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zestoa
2008ko maiatzak 18, Igandea

2008-04-11 | 15:33:02

KULTURA

Euskarazko film laburren birak ikusmina piztu du

Danbolin Zulo Elkarteak aurten zortzi urte beteko ditu eta hori ospatzeko ekitaldia hilaren 30ean izango da

Ostegunean igaro zen Zestoatik Euskarazko film laburren zirkuitoa. Zirkuitoa Topaguneak antolatu du eta Danbolin Zulo elkartea izan da Zestoako emanaldia kudeatu duena. 20:30ean izan zen emanaldia kultur etxean. Eguraldi oso txarra egin arren hogeita hamar pertsona inguru agertu ziren. Antolatzaileak oso gustura geratu ziren ekitaldiarekin.

Jone Bergara Danbolin aldizkariko koordinatzailea elkartearen zortzigarren aurtemugaz aritu da hizketan.« Film laburren emanaldia aitzakiatzat hartuta Danbolin Zulo Elkarteak aurten zortzi urte betetzen dituela gogorarazi genien bertara hurbildu zirenei»
Hau ospatzeko elkarteak ekitaldi bat antolatu du apirilaren 30erako. Udaletxe azpian "Piano bat bertsotan" ekitaldia izango da eta Danbolin Elkarteak kafea eta gozoak jarriko ditu giro goxoa lortzeko.
Jagoba Astiazaran zestoarrak pianoarekin eta Ainhoa Ansak ahotsa eta kitarrarekin, bertsolaritzan bezala, musikarekin ere inprobisatu daitekeela frogatu nahi dute. Publikoa bera izango da gai jartzailea

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.