
2008-02-18 | 08:45:02
Gizartea
Arroa Beheko Olaberri baserria erre zen larunbat iluntzean
Baserrian bizi zirenak garaiz atera ziren eta ez zen zauriturik izan, baina baserria erabat kiskalita gelditu zen
Larunbat arratsaldean su hartu zuen Arroa Beheko Olaberri baserriak. Suaren ondorioz, baserria erabat kiskalita gelditu zen. Sua 18:50ean piztu zen, bertaratu ziren Zarauzko eta Azpeitiko suhiltzaileen arabera. Sua piztu eta denbora gutxira baserriko bizilagunak kanpora irten eta laguntza eskatu beharra izan zuten.
Sei lagun bizi ziren baserrian, suhiltzaileek esandakoaren arabera, eta haur bat izan omen zen gurasoei suaren berri eman ziena.
Baserria erabat kiskali zen arren, bertakoak ez ziren zauritu eta onik atera ziren. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik sua ganbaran piztu zela uste da. Familiako kide batek esan zuenaren arabera, kortozirkuitu batek eragin zezakeen sua.
Sua itzaltzen herritarrak ere aritu ziren eta kortako animaliak ateratzea lortu zuten.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.