
2008-02-15 | 07:43:44
Kirola
Benjaminen atletismo topaketak izango dira bihar kiroldegian
10:30ean hasita, Zestoako eta Zumaiako haurrek hartuko dute parte eta proba ezberdinak egingo dituzte
Bihar, 10:30ean hasita benjaminen atletismo topaketak izango dira Zestoako kiroldegian. Bertan, Zestoako eta Zumaiako haurrek hartuko dute parte. Zestoako Atletismo Taldeak urtean 3 topaketa antolatzen ditu, eta hau izango da aurtengo lehenengoa.
Topaketa hauetan, lehenengo, haurrak 5 taldetan banatzen dira eta proba ezberdinak egiten dituzte; talde guztiek proba guztiak egingo dituzte, txandaka-txandaka. Proba hauek ondorengoak dira: luzera jauzia, altuera jauzia, pisu jaurtiketa, jabalina jaurtiketa eta 50 metroko lasterketa.
Ondoren, 4ko taldeak eginez, haurrek erreleboak korritzen dituzte.
Zestoako Atletismo Taldekoek adierazi dutenez, topaketa hauen helburua haurrek ondo pasatzea eta proba hauek ezagutaraztea da. Beraz, ez da sailkapen eta garaikurrik emango.
Zestoako kiroldegian egingo dira benjamimen atletismo topaketak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.