Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zestoa
2008ko uztailak 25, Ostirala

2008-02-12 | 08:49:30

Politika

EAEren jarduerak eten izana oso larritzat jo du Zestoako udalbatzarrak

Atzo iluntzean izan zen ezohiko udalbatzarrean Udalak aurkeztutako 6 puntuko mozioa onartu zuten

Espainiako Audientzia Nazionalak EAE-ANVren jarduerak eten dituela eta, ezohiko udalbatzarra deitu zuen Zestoako Udalak. Bertan, Alazne Olaizola alkateak 6 puntuko mozio bat irakurri zuen. Mozio horretan besteak beste, EAE indar politikoaren jarduerak eten izana larritzat jo eta udal jardueretan era normalizatu batean jarraitzeko borondatea azaldu zuten.

EAko hautetsiek mozioari baiezkoa eman zioten, PSOEren azkenengo jarduerak salatuz baina, era berean, asteburuan Zestoan ezezagunek bi kutxazain erre izana ere salatu zuten.

EAJko hautetsiak ez ziren udalbatzarrera joan, baina idatzi bat eman zieten udal taldekoei. Idatziak zioenez, EAE alderdiaren jarduerak eten izanaren aurka daude, baina eurak ere asteburuan Zestoan izandako gertaerak salatu zituzten.

Herritar ugari azaldu zen udaletxeko areto nagusira. Herritar batzuek pankarta handi bat zabaldu zuten. Bertan, "Atxilotuak askatu. Euskal Herriaren eskubideen alde salbuespen egoerari Stop" irakur zitekeen. Horretaz gain, inguruan zeuden herritarrek "Independentzia aurrera" irakur ziteken pankarta txikiagoak erakutsi zituzten.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
EAEren jarduerak eten izana oso larritzat jo du Zestoako udalbatzarrak

Zestoako ezohiko udalbatzarra

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.