Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zestoa
2008ko uztailak 5, Larunbata

2008-01-28 | 13:52:21

JAIAK

IZETA II-K IRABAZI ZUEN ERROTA HARRIAREKIN EGINDAKO JAIALDIAN

Bost minutuko bi txandatan 75 jasoaldi eman zizkion 108 kiloko bolari, herri kirolzalez lepo betetako Iraetako frontoian.

Errota Harri mitikoarekin atzo arratsaldez Iraetan egin zen jaialdian Joxe Ramon Iruretagoiena, Izeta II izan zen txapeldun, 75 jasoaldirekin. Bigarren, Aimar Irigoien izan zen, 69 jasoaldirekin. Hirugarren, Joseba Ostolaza, 68 jasoaldirekin, eta laugarren Jexux Mari Iruretagoiena, Izeta III, 62 jasoaldirekin.

Atzo arratsaldez, lepo bete zen Iraetako frontoia. Errota Harriarekin antolatutako jaialdi bikainari eguzkiak ere egin zion bisita, eta horrek ikusle asko inguratzea ekarri zuen.
Eskualdeko lau harri-jasotzaile ziren Errota Harri, Iraetako harri mitikoarekin lanean aritu zirenak: Izeta II eta Izeta III anaiak (Aia, Urdaneta), Aimar Irigoien (Errezil) eta Joseba Ostolaza (Zestoa, Arroa goia).
Bost minutuko bi txandatan 108 kiloko bolari jasoaldi gehien nork emango ote zizkion ez zegoen argi. Emozioa eta ikusmin ikaragarria zegoen ikusleen artean.
Lehenengo txandan Ostolazak 37 jasoaldi eman zizkion, Irigoienek 38, Izeta III-k 32 eta Izeta II-k 40. Bigarren txandan, Ostolazak 31, Irigoienek ere 31, Izeta III-k 30 eta Izeta II-k 35. Horrela, bi txandak batuta honela gelditu zen sailkapena: Lehenengo, Izeta II, 75 jasoaldirekin. Bigarren, Irigoien, 69 jasoaldirekin. Hirugarren, Ostolaza, 68 jasoaldirekin. Eta laugarren, Izeta III, 62 jasoaldirekin.
Honenbestez, Txapela eta 800 euroko sari nagusia Izeta II-rentzat izan ziren. Irigoienek 700 euroko saria jaso zuen. Ostolazak 600 eurokoa, eta Izeta III-k 500 eurokoa.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
IZETA II-K IRABAZI ZUEN ERROTA HARRIAREKIN EGINDAKO JAIALDIAN

Lau harri-jasotzaileak: Izeta II, Izeta III, Irigoien eta Ostolaza

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.