
2007-11-29 | 14:39:02
Kirola
Iraetako I.Pilota Txapelketa igandean hasiko da
Guztira, zortzi bikotek eman dute izena
Zestoako Pilota Taldeak eta Iraetako auzo elkarteak, Iraetako I. Esku Pilota Txapelketa antolatu dute. Lehenengo partidak igandean jokatuko dituzte eta partida guztiak asteburuetan jokatuko direla azaldu dute. Guztira, zortzi bikotek eman dute izena eta urtarrilaren 27an finala jokatuko dutela azaldu dute pilota taldeko kideek.
Igandean bi partida jokatuko dituzte. Lehenengo partida, Lizaso III.ak eta Aitzolek, Lizaso IV.a eta Otaņoren aurka jokatuko dute. Bigarren partida, berriz, Landa III.ak eta Felixek, Nikaxio eta Eizagirreren aurka jokatuko dute. Lehenengo partida 11:00etan hasiko da Iraetako pilotalekuan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.