
2007-11-13 | 12:09:59
Hezkuntza
Linux ikastaroa antolatu du Udaleko gazteria eta euskara sailak
Aurkezpena hilaren 29an izango da Kultur Etxean
Zestoako Udaleko gazteria eta euskara sailak, Linux ikastaroa antolatu du. Linux ezagutzeko aurkezpena, hilaren 29an izango da 19:00etan Kultur Etxean.
Ondoren, Linux etxeko ordenagailuetan instalatzeko ikastaroa bat izango da abenduak 10ean 16:00etatik aurrera herri eskolan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, abenduan hainbat saio izango dira eta ondoren, urtarrilean zalantzak argitzeko hainbat kontsulta egun izango dira.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, 30 euro ordaindu beharko dituzt eta saio guztietara joaten direnei, dirua osorik itzuliko zaie.
Stallwoman | 2007-11-13
HITZAren webgune berria oso txukuna da, baina ez dago kode askean... Gora software librea!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.