Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zestoa
2008ko uztailak 5, Larunbata

Azken ordukoak

Biharko mus txapelketak emango dio jarraipena Iraetako Santa Ines jaiei

2008-01-24 | 17:05:51

Biharko mus txapelketak emango dio jarraipena Iraetako Santa Ines jaiei

Sari bikainak egongo dira urteroko moduan

Bihar ostirala, urtarrilak 25, Iraetako XIX. mus txapelketa izango da Bekotxe tabernan (Merenderoan). Txapelketa 22:30ean hasiko da eta izen ematean ordu erdi lehenago egin beharko da. Bikote bakoitzak 25 eruo ordaindu beharko du. Sari bikainak jarri dituzte: lehenengoek 600 euro, txapelak eta trofeoak. Bigarrengoek 400 euro eta trofeoak, hirugarrengoek 200 euro eta laugarrengoek 100 euro. Antolatzailea Iraetako Auzo Elkartea da.

Ez du erantzunik

2007-12-12 | 12:29:23

Udalbatzak ez du onartu EAEk 18/98ko atxiloketak salatuz aurkeztutako mozioa

EAJk eta EAk kontra bozkatu zuten; EAk aurkeztutako mozioa onartu zuten, Capbretongo atentatua ere salatuz.

Atzo EAE-ANVk deitutako ezohiko udalbatzarrean 18/98ko sumarioan izandako azken atxiloketak salatzeko mozioa aurkeztu zuen. EAJk eta EAk kontra bozkatuta mozioa onartu gabe gelditu zen. Azkenean, EAk aurkeztutako bigarren mozio bat onartu zuten; testu honek 18/98 auziko epaia salatu arren, lehentasuna ematen zion ustez ETAk Capbretonen (Frantzia) egindako atentatua salatzeari.

Ez du erantzunik

2007-11-29 | 14:39:02

Iraetako I.Pilota Txapelketa igandean hasiko da

Guztira, zortzi bikotek eman dute izena

Zestoako Pilota Taldeak eta Iraetako auzo elkarteak, Iraetako I. Esku Pilota Txapelketa antolatu dute. Lehenengo partidak igandean jokatuko dituzte eta partida guztiak asteburuetan jokatuko direla azaldu dute. Guztira, zortzi bikotek eman dute izena eta urtarrilaren 27an finala jokatuko dutela azaldu dute pilota taldeko kideek.

Ez du erantzunik

’Zestoan Mertakarien Elkartea’ aurkeztu dute

2007-11-23 | 15:31:58

'Zestoan Mertakarien Elkartea' aurkeztu dute

Zestoako Udalarekin lankidetza hitzarmena ere sinatu dute

Zestoako merkatariek, 'Zestoan Merkatarien Elkartea' osatu dute eta guztira 23 bazkide bildu dira bertan. Zestoako Udalarekin lankidetza hitzarmena ere sinatu dute eta aurrera begira "ilusioz eta indarrez" daudela azaldu du Xanti Ugarte merkatarien elkarteko lehendakariak.

Ez du erantzunik

2007-11-15 | 17:15:29

Santa Zeziliako ospakizunak hasiko dira asteburuan

Bandaren kontzertua eta kalejira izango dira larunbatean

Santa Zezilia eguna hilaren 22an izango den arren, Zestoako Musika Bandak larunbatean ospatuko du musikarien eguna. 19:00etan kalejira izango da herriko kaleetan zehar eta bandako kide ohien aldkeo mezaren ostean, kontzertu berezia eskainiko dute udaletxe azpian. Larunbateko kontzertua, Juanjo Hernandezek zuzenduko du eta bost pieza joko dituzte.

Ez du erantzunik

2007-11-14 | 11:49:44

Iraetako I. Pilota Txapelketa antolatu dute

Txapelketa hilaren 25ean hasiko da

Iraetako Auzo Elkarteak eta Zestoako Pilota Taldeak elkarlanean Iraetako I. Pilota Txapelketa antolatu dute. Txapelketa azaroaren 25ean hasiko da eta urtarrilean amaituko da. Partida guztiak asteburuetan jokatuko dira Iraetako pilotalekuan. Bestalde, txapelketan izena eman ahal izateko, federatu gabe egotea derrigor bete beharreko baldintza izango da. Txapelketa honetan parte hartu nahi dutenek, eskuz binaka jokatuko dute eta izena emateko epea hilaren 22a arte izango da zabalik Zestoako Kiroldegian.

3 erantzun

2007-11-13 | 12:09:59

Linux ikastaroa antolatu du Udaleko gazteria eta euskara sailak

Aurkezpena hilaren 29an izango da Kultur Etxean

Zestoako Udaleko gazteria eta euskara sailak, Linux ikastaroa antolatu du. Linux ezagutzeko aurkezpena, hilaren 29an izango da 19:00etan Kultur Etxean.

Erantzun 1

2007-11-12 | 15:58:40

Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketan Jagoba Astiazaran saritua

Zestoarrak hiru sari berezi jaso zituen finalean

Larunbatean Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketako finala jokatu zen Donostian. Jagoba Astiazaran zestoarrak hiru sari berezi jaso zituen. 'Ez banago' kantuarekin, Interpretazio onenari emandako sari berezia eta Sormenari emandako sari berezia jaso zituen. Hirugarrena, Ausardiaren saria, T-klax taldearekin jaso zuen, 'Zoo ilogikoa' kantuarekin.

2 erantzun

Agenda

Erakusketa

Pintura eta argazkiak
ZARAUTZ, Wozzeck arte galeria - 2008-03-31

Erakusketa

Beirate artistikoak
ZARAUTZ, Legarra beirategian - 2008-03-31

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.