Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zestoa
2008ko uztailak 25, Ostirala

Azken ordukoak

Zestoarrak nagusi izan dira giza proban

2008-06-14 | 13:13:30

Zestoarrak nagusi izan dira giza proban

Zestoarrek 50 plaza egin zituzten, Akuakoek baino bi gehiago

Zestoarrek irabazi zuten azkenean atzoko giza proba. Atzo gauean egin zuten norgehiagoka mila ikusleren aurrean, eta sekulako lehia egon zen, bi plazaren aldea baino ez zelako egon. Zozketa bidez erabaki zen zein taldek egingo zuen aurrena, eta Akuakoei tokatu zitzaien. Zestoarrak Akuakoen marka hobetzen saiatu ziren, eta baita lortu ere. Amaieran bi taldeetakoek elkar besarkatu eta lagun giroan amaitu zuten norgehiagoka.

Ez du erantzunik

2008-06-05 | 15:48:18

Garikoitz Mendizabal: "Lan honetako doinuak bihurriak dira, musika arin eta azkarra da"

Errepertorio birtuosoa izenekoa grabatu du Mendizabalek ‘Bihurrikeriak’ lanean eta urte askotako lanaren isla da azken disko hau

Garikoitz Mendizabal (Zestoa, 1973) txistulari ezagunak bere lehen bakarkako lana argitaratu berri du, Bihurrikeriak izenekoa. 7 urte zituela hartu zuen lehenengo aldiz Mendizabalek txistua eta orduz geroztik bere bidai laguna izan da. Goi mailako musika ikasketa egin eta hainbatetan Euskal Herriko Txistulari Txapelketa irabazia, gaur egun, Bilboko Txistulari Bandako zuzendaria eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteko lehendakaria da Mendizabal.

Erantzun 1

Zestoako ikastexeetako haurrek ingurumena zaintzeko proposamenak egin dituzte

2008-05-06 | 17:01:40

Zestoako ikastexeetako haurrek ingurumena zaintzeko proposamenak egin dituzte

Gehiegizko ur kontsumoak ekar ditzaken arazoei aurre egiteko proposamenak aurkeztu dizkiote alkateari.

Agenda 21aren inguruan Osoko Bilkura egin dute Zestoako alkateak eta Zestoa,Aizarna eta Arroako ikastetxeetako ikasleek. Gaztetxoek ikasturtean zehar herriko ur kontsumoa aztertu dute eta ondorioak atera dituzte. Gaur, maiatzaren 6an, alkateari gehiegizko ur kontsumoa konpontzeko proposamenak aurkeztu dizkiote.

Ez du erantzunik

2008-04-28 | 16:40:14

Zestoako taldeak Gizon Probarako desfioa bota dio Akuako koadrilari

Apirilaren 25ean egin zen Gizon probak, herriko ohitura zaharrak gogorarazi zizkien herritarrei

Zestoako talde batek Gizon probarako erronka bota dio Akuako koadrilari. Desafioa onartzeko Akuarrek maiatzaren 1ean eguardiko 12:00etan Zestoako Koiote tabernara azaladu beharko dute, bertan izango baitira herrikoak beren zain. Zestoako taldea 1000 eurotik gora jokatzeko prest dago. Hala ere, ostegun arte itxaron beharko da Akuarren erantzuna edota proposamena jakiteko. Hauek ostiralean egin zuten marka ikusita, 35 plaza eta 8 zinta, erronka onartuko dutela uste dute zestoarrek. Azken hauek entrenamendu gabe 29 plaza egitera iritsi zirenez, beren iritziz, emaitza ikusita, prestakuntza egokiarekin Akuako taldea irabazteko aukera dute.

Ez du erantzunik

2008-04-28 | 16:37:08

Astiazaran zestoarraren ekitaldia izango da asteazkenean

Danbolin Zulo Elkartearen zortzigarren urteurrena ospatzeko asmoz antolatu dute ‘Piano Bat Bertsotan’ emanaldia

Apirilaren 30ean 22:30etan Piano bat Bertsotan emanaldia izango da udaletxe azpiko arkupeetan. Ekitaldiak Danbolin Zulo Elkatearen zortzigarren urteurrena ospatzea du helburu. Piano Bat Bertsotan emanaldia Jagoba Astiazaran musikari zestoarrak eta Ainhoa Ansak sortutako proiektua da. Astiazaranek pianoa joaz eta Ansak abestuz, musikarekin, bertsotan egiten den bezala, inprobisatu daitekeela erakutsiko dute. Ekitaldian biltzen den jendeari bi euskal kanta proposatzeko eskatuko diete. Ondoren abestiak inprobisatuz jo eta abestuko dituzte. Horretaz gain, eszenatokian proiektore bat ere egongo da abestien letrekin, abestiak ez dakizkitenek arazorik gabe hauek abesteko aukera izan dezaten. Astiazaranek azaldu duenez “leku gehienetan ohiko kantak eskatzen dizkiguten arren , zenbait emanalditan gertatu izan da ez genekien abestiren bat eskatzea. Saio hau Zestoan eskainiko duten lehen aldia da. Eskualdean egin dituzte emanaldietan arrakasta handia izan dute.

Ez du erantzunik

2008-04-21 | 17:47:41

Lili jauregian aurrehistoria museoa egiteko plangintza bertan behera utzi du Foru Aldundiak

Eraikina zaharberritzeko egitasmoak aurrera jarraituko du

Gipuzkoako Foru Aldundiak museoen plangintza berrantolatzeko asmoa azaldu du. Plan berriaren arabera, Lili jauregian egitekoak ziren aurrehistoria museoaren egitasmoa bertan behera gelditu da. Horrekin batera, eraikina zaharberritzeko Europatik etorritako diru laguntza ere izoztuta geratuko da. Zestoako Udalak iazko irailean izan zuen Aldundiaren asmoen berri, Ekain Fundazioaren bileretan. «Gure haserrea azaldu genien orduan», adierazi du Zestoako alkate eta Ekain Fundazioko kide den Alazne Olaizolak. «Ez dugu ulertzen zergatik aurkeztu zuten egitasmoa ekainean eta bi hilabete beranduago, irailean, bertan behera utzi zuten», erantsi du EAE-ANV alderdiko alkateak. Zestoako Udal Gobernuburuaren iritziz, Ekaingo proiektua «herren» geldituko da aurrehistoria museorik gabe. Europak bideratu zuen 1,8 milioi euroko diru laguntza arloka zatituta zegoenez, «zerbaitetarako aprobetxatzeko aukera izatea» espero du Alazne Olaizolak.

3 erantzun

2008-04-17 | 13:09:53

Zestoako Merkatari Elkarteak erronka bota die herritarrei

Apirilaren 25ean herriko gazte koadrilen arteko Gizon Proba izango da Zestoako plazan.

Apirilaren 25ean 23:00etan Gizon Probaz gozatzeko aukera izango dute Zestoara hurbiltzen diren guztiek. Dena dela Gizon Proba bitxia izango da, emakumeek ere parte hartu ahal izango baitute. Erronka "Zestoan" Merkatari Elkarteak antolatu du eta herriko gazte koadrilen artean izango da. «Ea hogei minututan 800 kilotako harriarekin plaza gehien zein taldek egiten dituen?» desafioa bota du Merkatari Elkarteko lehendakari Santi Ugartek. Desafioan gizonezkoen nahiz emakumezkoen koadrilek parte hartu ahal izango dute. Gizonezkoen kasuan taldeak zortzi pertsonatakoak izango dira eta emakueenak berriz hamabi lagunetakoak. Izena eman nahi dutenek Santirekin jar daitezke harremanetan, 620 676 191 telefonora deituz. Baita Anselmorekin ere, 685758149 telefonoan. Horretaz gain koadrilek harria frogatzeko aukera ere izango dute egun hauetan zehar. « Lehen jendeak bazekien harria tiratzea zer zen. Oraingo gazteek berriz, horretarako aukerarik eduki ez dutenez, nahi dutenek giltza eskatu eta zenbait plaza egiteko aukera izango dute» aipatu du Ugartek. « Antolatzen dugun lehen aldia da eta ez dakigu jendearen erantzuna zernolakoa izango den. Horregatik oraingoan herri mailakoa izango da lehiaketa. Egunean bertan beste herritako talderen batek harria tiratu nahi badu, horretarako aukera ere izango du. Aurtengoa ongi ateratzen bada, hurrengo urtetan beste herrietako taldeek erronkan parte hartu izango dutelakoan gaude».

Ez du erantzunik

Harrobiaren proiektua abian da

2008-04-16 | 15:42:14

Harrobiaren proiektua abian da

Ez ohiko udalbatzarrean ‘Herritik harrira-Harritik herrira’ proiektua aurkeztu zuen enpresa kontratatzea erabaki da

Asteartean egin zen ez ohiko udalbatzarrean Osinbeltz Harrobia berreskuratzeko proiektua egingo duen lanketarako asistentzi teknikoa, Herritik harrira-Harritik harrira aurkeztu zuen taldea, kontratatzea erabaki zen aho batez. Zestoako alkatearen, Alazne Olaizolaren hitzetan, «urtarrilaren 31an onartu genituen administrazio baldintzak eta orri tekniko pleguak. Ideia lehiaketaren irabazleei zenbait agiri eskatu genizkien. Bistan dago prozesua luzatu egin dela, aukeratutako taldeak zenbait arazo izan baiditu merkataritza erregistroan izena ematerakoan. Bitarte honetan ingurumen teknikariarekin eta beraiekin bilera ugari izan ditugu».

Erantzun 1

Agenda

Jaiak


ZESTOA, Arroa Goian - 2008-07-26

Jaiak


ZESTOA, Arroa Goian - 2008-07-27

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.