Plastikozko poltsak gutxiago erabil daitezen, kanpaina jarri dute martxan Zestoan

2012/02/22
Nork
Kanpainako irudi  bat

Itziar Sagartzazu Zestoako ingurumen zinegotzia eta Zestoan Merkatarien Elkarteko kideak, kanpainaren aurkezpenean (Argazkia: Zestoako Udala)

Zestoako Udalak eta Zestoan Merkatarien Elkarteak herrian plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpaina jarri dute martxan, elkarlanean. Erosketetarako oihalezko poltsak erabiltzera bultzatu nahi dituzte herritarrak, Ni ere ez naiz plastikozkoa izenburua duen ekimenarekin. Herriko 33 dendak eta tabernak hartuko dute parte ekimenean, Zestoako Udaleko Ingurumen Sailarekin batera.

Herritarrek erosketetarako plastikozko poltsak gutxiago erabiltzea da kanpainarekin lortu nahi dutena. Horretarako, plastikozkoen ordez oihalezko poltsak baliatzeko ahalegina egingo dute hemendik aurrera herriko merkatariek eta udalak, «ingurumenari keinu txiki eta erraz bat eginez».

Joan-etorriko poltsak
Kanpainaren baitan, berrerabiltzeko oihalezko mila poltsa jarrizko dituzte herritarren eskura. Horietatik batzuk joan-etorriko poltsak izango direla azaldu dute; hau da, dendan poltsa jaso, eta erosketa etxera eraman ondoren, berriro dendara itzuli beharko da oihalezko poltsa. Era horretan, beste bezero batzuk poltsa hori bera erabiltzeko aukera izango dute. Merkatariek eta udalak zorroak jaso, eta behin eta berriro erabiltzeko deia egin diete herritarrei.

Horrez gain, kanpainaren baitako oihalezko poltsak Zestoan bertan erabiltzeko deia egin dute ekimenaren sustatzaile diren eragileek. «Oihalezko poltsak bertako dendetan eta tabernetan erabilt zeko deia egiten dugu. Era horretan, ingurumena zainduko dugu, eta herrian bertan erosiz gure bertako merkataritza bizirik mantenduko dugu».

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Orioko ikastetxeetako haurren bertso saioa izango da astelehenean gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Orioko Udalak, Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak antolatu duten Gu ere bertsotan egitasmoko umeen bertso saioa izango da hurrengo astelehenean, ikastolako areto nagusian; bi ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte ekialdian, eta ikasturtean zehar ikasitakoa taularatuko dute, 18:00etatik aurrera. Ordubete inguruko saioa izango da, eta interesa duten guztiek bertaratu ahal izango dute.

     


  • eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Tontokaletik San Lorentzora gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Tolosaldea eta Goierri lotzen dituen bidegorrian barrena egingo da Alegiatik Ikaztegietarako ibilbidea. Alegiako tren geltokitik hasiko da, eta bertan Alegiako Gaztetxearekin egingo du topo ibiltariak. 1987. urtean okupatu zuten herriko gazteek, eta kolore biziz margotuta dago eraikina. Errepidea gurutzatu, eta Tontokalera jaitsiko da. Alegiako herritarren bilgune da Tontokale. Mugimendu handia dago, eta ibilbideari hasiera emateko,


  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sanpedroetako festa batzordea astelehenean elkartuko da gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Orioko San Pedro festak antolatzeko bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, kultur etxean. 18:30ean elkartuko dira, eta udalak dei egin die herritarrei bertan parte hartzeko. Hirugarren aldiz bilduko da festa batzordea.

     


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa gunean   duela 23 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAbarkatxo erabiltzaileak bertso aplikazio bat sortu du Apple tresnentzat. ETBko Mihiluze saioaren Pottokumeak probaren antzeko aplikazioa da: “Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago. Pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagozkion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta gaizki daudenak, ordea,


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 23 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/