« atzera ekitaldietara

Saharako errepublika aldarrikatuko du Leok’k taldeak Zarautzen, kontzertu baten bidez

iCal inportazioa
Hasi:
1970/01/01 0:00


Saharako Errepublika Demokratiko Arabiarra aldarrikatu zuteneko 36. urteurrena da otsailaren 27an, astelehenean. Horren harira, Zestoako Leok’k musika taldeak elkartasun kontzertua eskainiko du hilaren 25ean, ostiralean, Zarauzko Musika Plazan, 19:30ean. Saharautz taldeak antolatu du ekimena.

Taldeak Saharako Errepublika Demokratiko Arabiarra aldarrikatzeaz gain, Saharautzen Saemel proiektuari bultzada emango diote; emakume sahararrei elkartasuna adieraztea du helburu.

Luis Llavorik, Mitxel Orbegozok, Gotzon Lizasok, Koldo Igualek, Sebastian Etxeberriak eta Juanantonio Kortadik osatzen dute taldea. Zarauzko kontzertuaren bezperan, ostiralean, Bilbon joko dute, Bilbo Rock aretoan, 21:00etan. Bilboko Udalak, Euskal Fondoak eta Otsailak 27 Koordinakundeak antolatu dute Bilboko kontzertua.

www.myspace.com/leokkmusika

http://es.wikipedia.org/wiki/Leok’k

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Orioko ikastetxeetako haurren bertso saioa izango da astelehenean gunean   duela 19 segundo · Ikusi

    Orioko Udalak, Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak antolatu duten Gu ere bertsotan egitasmoko umeen bertso saioa izango da hurrengo astelehenean, ikastolako areto nagusian; bi ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte ekialdian, eta ikasturtean zehar ikasitakoa taularatuko dute, 18:00etatik aurrera. Ordubete inguruko saioa izango da, eta interesa duten guztiek bertaratu ahal izango dute.

     


  • eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Tontokaletik San Lorentzora gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Tolosaldea eta Goierri lotzen dituen bidegorrian barrena egingo da Alegiatik Ikaztegietarako ibilbidea. Alegiako tren geltokitik hasiko da, eta bertan Alegiako Gaztetxearekin egingo du topo ibiltariak. 1987. urtean okupatu zuten herriko gazteek, eta kolore biziz margotuta dago eraikina. Errepidea gurutzatu, eta Tontokalera jaitsiko da. Alegiako herritarren bilgune da Tontokale. Mugimendu handia dago, eta ibilbideari hasiera emateko,


  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sanpedroetako festa batzordea astelehenean elkartuko da gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Orioko San Pedro festak antolatzeko bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, kultur etxean. 18:30ean elkartuko dira, eta udalak dei egin die herritarrei bertan parte hartzeko. Hirugarren aldiz bilduko da festa batzordea.

     


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa gunean   duela 22 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAbarkatxo erabiltzaileak bertso aplikazio bat sortu du Apple tresnentzat. ETBko Mihiluze saioaren Pottokumeak probaren antzeko aplikazioa da: “Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago. Pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagozkion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta gaizki daudenak, ordea,


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 23 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/