Ekain Guraso Elkarteak hainbat ekimen prestatu du Zestoako inauterietarako

2012/02/16
Nork
Iazko inauteriak

Iazko mozorro lehiaketako irabazleak; heldu zein haurrek osatutako taldea, hegazkineko eskifaia. (Argazkia: Danbolin)

Inauteriak ate joka direla eta, Ekain Guraso Elkarteak hainbat ekimen prestatu du datorren asteartera bitarterako. Larunbaterako txokolatada antolatu du, esaterako, mozorro desfilearen aurretik egiteko, urtero legez.

Helduak larunbatean bakarrik mozorrotuko diren arren, haurrak asteartean ere jantziko dituzte mozorroak, eta askaria izango dute guraso elkarteak antolatuta. Horren ondoren, berriz, Kultura plazara ikuskizuna izango da udaletxeko arkupetan Irrien Lagunen eskutik. «Umeek astelehen eta asteartea jai izaten dituztenez, asteartean zerbait egiten da arrasaldean; normalean, askaria eta ikuskizuna», jakinarazi du Izaskun Larrañaga Ekain Guraso Elkarteko kideak.

Haur eta gurasoentzat
Zestoako Herri Eskolako gurasoen elkartea da berez. 280 haurretik gora daude bertan, eta elkarteak gurasoak eta haurrak ordezkatzen ditu. «Aisialdiko ekitaldiak antolatzen saiatzen gara, ikuskizunak izan litezkeenak, eta horrekin lotuta, baita askariak edo txokolate-janak ere, besteak beste». Festen inguruan dauden hainbat ekintza antolatzeaz arduratzen dira. «Adibidez, amabirjinetako umeen eguna Zestoako Udalaren eta Ekaingoen artean antolatzen dugu. Danborrada ere geuk prestatzen dugu».
Horrez gain, «hitzaldiak, tailerrak… hezkuntzarekin zein kirolarekin lotuta dauden atala ere lantzen» saitzen direla jakinarazi du Larrañagak. Ikastetxeak daukan logopedia zerbitzuan ere laguntzen dute.

Psikomotrizitate tailerrak prestatu izan dituzte eskolatik kanpo, eta hitzaldiei dagokionean, haurren inguruko hainbat gai jorratu izan dute, «elikadurarekin, eta teknologia berriekin lotutakoak. «Wifiari buruz egin genuen bat. Otsail amaieran edo martxoan sare sozialen inguruko hitzaldia ere antolatuko dugu, seme-alaba kozkortuagoak dituzten gurasoei zuzenduta,
sare sozialak erabiltzeak ekar ditzakeen arriskuen berri emateko asmoarekin». Ikasteko zailtasunei eta erraztasunei buruzko saio bat egitea ere pentsatu dutela aurreratu du Larrañagak.

Inauterietako egitaraua
Bihar
-17:30ean. Ertxiña Musika Eskola Banda Txikia, kaldereroz mozorrotuta, kalejiran.
-19:30ean. Musika Eskolako banda txikiaren eta herriko musika banda nagusiaren kontzertua, udaletxeko arkupetan.
Otsailak 18, larunbata
-17:00etan. Txokolate-jana, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.
-18:00etan. Desfilerako izen ematea.
-18:30ean. Umeentzako mozorro desfilea arkupetan.
-19:00etatik 21:00etara. Laranjadi txaranga.
-21:00etan. Afaria udaletxeko arkupetan Zestoako Gazteen Asanbladak antolatuta.
-00:00etan. Helduen desfilerako izen ematea.
-01:00etan. Helduen desfilea, Zestoako Gazteen Asanbladak antolatuta.
-23:00etatik 01:00etara. DJ Xa2.
Otsailak 21, asteartea
-16:30ean. Merienda, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.
-17:00etan. Kultura plaza, Irrien Lagunen ikuskizuna udaletxeko arkupetan.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Tontokaletik San Lorentzora gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Tolosaldea eta Goierri lotzen dituen bidegorrian barrena egingo da Alegiatik Ikaztegietarako ibilbidea. Alegiako tren geltokitik hasiko da, eta bertan Alegiako Gaztetxearekin egingo du topo ibiltariak. 1987. urtean okupatu zuten herriko gazteek, eta kolore biziz margotuta dago eraikina. Errepidea gurutzatu, eta Tontokalera jaitsiko da. Alegiako herritarren bilgune da Tontokale. Mugimendu handia dago, eta ibilbideari hasiera emateko,


  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sanpedroetako festa batzordea astelehenean elkartuko da gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Orioko San Pedro festak antolatzeko bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, kultur etxean. 18:30ean elkartuko dira, eta udalak dei egin die herritarrei bertan parte hartzeko. Hirugarren aldiz bilduko da festa batzordea.

     


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa gunean   duela 22 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAbarkatxo erabiltzaileak bertso aplikazio bat sortu du Apple tresnentzat. ETBko Mihiluze saioaren Pottokumeak probaren antzeko aplikazioa da: “Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago. Pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagozkion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta gaizki daudenak, ordea,


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 22 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa gunean   duela 22 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDomekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – [...]