Zestoan plastikozko tapoiak bereiztuta biltzen hasi dira

Zestoako Udalak Aitzina Elkarteak martxan duen kanpainarekin bat egin du, eta plastikozko tapoiak bereiztuta jasotzen hasi da. Urola Kosta eskualdean beste herri batzutan ere martxan dute plastikozko tapoiak bereizita jasotzen kanpaina, horietako kasu bat Azpeitikoa da.
Aitzina Elkarteak iazko apirilean Plastikozko Tapoidun Birzkiklapen Solidarioaren kanpaina jarri zuen martxan. Kanpaina honekin, ataxia-telangiectasia deritzon gaixotasuna ikertzeko proiektu bat finantziatzea lortu nahi dute.
Urtebeteko finantziazioa
Denera 300 tona plastikozko tapoi jasotzea da Aitzina elkartearen helburua. Kopuru horrekin, gaixotasuna ikerketzeko urtebeteko proiektua ordainduko litzateke. Tapoi kopuru horrekin 60.000 euro lortzeko aukera egongo litzatekeelako. Izan ere, gehienetan tapoiak birziklatu gabeko plastikoarekin egindakoak izaten dira eta balio gehiago izaten dute. Plastikoa kopuru mugatu batean birziklatu bait daiteke eta ez nahi bestetan.
Udaletxean edukiontzia
Plastikozko tapoiak biltzeko edukiontzia Zestoako udaletxeko sarreran dago eta han utzi daitezke etxean bildutako tapoiak.
Aitzina elkartearen webgunean kanpainaren berri ematen da eta honako da web orriaren helbidea: www.aitzina.org.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Tontokaletik San Lorentzora gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Tolosaldea eta Goierri lotzen dituen bidegorrian barrena egingo da Alegiatik Ikaztegietarako ibilbidea. Alegiako tren geltokitik hasiko da, eta bertan Alegiako Gaztetxearekin egingo du topo ibiltariak. 1987. urtean okupatu zuten herriko gazteek, eta kolore biziz margotuta dago eraikina. Errepidea gurutzatu, eta Tontokalera jaitsiko da. Alegiako herritarren bilgune da Tontokale. Mugimendu handia dago, eta ibilbideari hasiera emateko,


  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sanpedroetako festa batzordea astelehenean elkartuko da gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Orioko San Pedro festak antolatzeko bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, kultur etxean. 18:30ean elkartuko dira, eta udalak dei egin die herritarrei bertan parte hartzeko. Hirugarren aldiz bilduko da festa batzordea.

     


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa gunean   duela 21 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAbarkatxo erabiltzaileak bertso aplikazio bat sortu du Apple tresnentzat. ETBko Mihiluze saioaren Pottokumeak probaren antzeko aplikazioa da: “Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago. Pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagozkion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta gaizki daudenak, ordea,


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 21 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa gunean   duela 21 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDomekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – [...]