Parte-hartze araudia aurkeztu dute

Aurkezpeneko irudi bat

Araudiaren zirriborroa aurkezteko bilera, joan den ostegunean (Argazkia: 'Danbolin')

Parte-hartze araudia osatzen ari da Zestoako Udala, herritarren parte-hartze demokratikoa eta erakundearen gardentasuna bultzatzeko helburuekin. Joan den ostegunean zirriborroa aurkeztu zuen herritarren aurrean, eta orain ekarpenak jasotzen ari da. Hil honetako ohiko udalbatzarrean onartu nahi dute udal ordezkariek; hala azaldu du Leire Etxeberriak (Bildu), Zestoako alkateak.

Araudiaren zirriborroa egin dute, eta jendaurrean azaldu ondoren, ekarpenak jasotzen hasi dira udaletxean. «Aurrena herritarrei aurkeztu eta azaldu nahi genien araudiaren zirriborroa, eta behin azalduta, jendearen iritzia jasotzeko epea zabaldu dugu», dio alkateak. Joan den osteguneko batzarrean araudia aurkeztu eta herritarren galderak erantzun zituzten batez ere. «Jendeak orduantxe ezagutu zuen zirriborroaren edukia, eta batik bat galderak egin zituzten».

Herritarren ekarpenak otsailaren 16ra bitartean jasoko dituzte. Iradokizunak udaletxean utz daitezke, idatziz, baita Internet bidez ere; ekarpena egiteko orria Zestoako Udalaren webgunean, www.zestoa.net atarian dago eskuragai.

Udalaren parte-hartze araudiaren zirriborroa ere jarri dute ikusgai sarean. Alkateak dioenez, arau-sortan jasotako kontu asko dagoeneko martxan dago herrian. «Zenbait mekanismo abian da egun, baina guztia araudi batean jasota geldituko da horrela». Herritarrei bakarrik ez, EAJri ere pasatu diote zirriborroa. «Aurkeztu aurretik pasatu genien EAJkoei, kultura batzorde batean».

Ekarpenak jasotakoan ikusiko dute zer txertatu daitekeen araudian. Epeak luzatu edo ez ere ekarpenen arabera baloratuko dute. Baina hil honetako ohiko udalbatzarrean (otsailaren 23an izango da, azken ostegunean) onartu nahi dute araudia udaleko arduradun politikoek.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sanpedroetako festa batzordea astelehenean elkartuko da gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Orioko San Pedro festak antolatzeko bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, kultur etxean. 18:30ean elkartuko dira, eta udalak dei egin die herritarrei bertan parte hartzeko. Hirugarren aldiz bilduko da festa batzordea.

     


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAbarkatxo erabiltzaileak bertso aplikazio bat sortu du Apple tresnentzat. ETBko Mihiluze saioaren Pottokumeak probaren antzeko aplikazioa da: “Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago. Pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagozkion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta gaizki daudenak, ordea,


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 17 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa gunean   duela 18 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDomekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]