Zestoan benjaminen aurrenengo atletismo txapelketa jokatuko da

2012/02/02
Nork


Zestoako Atletismo Taldeak antolatuta, Benjaminen I. Atletismo Txapelketa jokatu da larunbatean herrian. Zestoako udal kiroldegian izango da lehia, 10:00etan hasita. Han parte hartuko dutenak Zestoako Herri Eskolako, Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeko, Aizarnazabalgo Herri Eskolako eta Aizarnako eskolako ikasleak izango dira.
Txapelketa hasi aurretik bost laguneko taldeetan banatuko dituzte parte-hartzaileak. Alde batetik, probetan parte hartuko duten taldeak osatuko dituzte, eta bestetik, errelebotan ariko direnak. Ondoren, txandaka bost proba egin beharko dituzte parte-hartzaileek: altuera, jabalina, 50 metro lasterka, pisua eta luzera. Korrikako proban denbora hartuko dute kontuan, eta gainontzekoetan parte-hartzaileek bi saio egiteko aukera izango dute.
Probak bukatutakoan erreleboetako probak jokatuko dira, eta segidan finalak. Probetako sailkapen orokorra erabakitzeko, partaide bakoitzaren bost probetako puntuazioak batuko dituzte.
Zestoako benjaminen lehen atletismo txapelketa sari banaketarekin bukatuko dute. Bakarkako probetako sailkapen orokorreko eta erreleboetako hiru lehenengoek jasoko dituzte dominak.

Etiketak: ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sanpedroetako festa batzordea astelehenean elkartuko da gunean   duela 1 segundo · Ikusi

    Koadro txikia

    Orioko San Pedro festak antolatzeko bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, kultur etxean. 18:30ean elkartuko dira, eta udalak dei egin die herritarrei bertan parte hartzeko. Hirugarren aldiz bilduko da festa batzordea.

     


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAbarkatxo erabiltzaileak bertso aplikazio bat sortu du Apple tresnentzat. ETBko Mihiluze saioaren Pottokumeak probaren antzeko aplikazioa da: “Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago. Pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagozkion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta gaizki daudenak, ordea,


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 14 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa gunean   duela 15 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDomekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]