Otsailaren 2an (osteguna) Zestoako Udalak parte-hartze araudiaren zirriborroa aurkeztuko du herritarren eta herriko elkarteen aurrean. 19:00etarako deitu dute bilera, Zestoako Kultur Etxean. Batzar horretan herritarren iritzia jaso nahi dute udaleko arduradunek, horregatik herritarrak han parte hartzera deitu ditu Leire Etxeberria Zestoako alkateak, “bilera garrantzitsua delako”.








Susak argitaratu du idazlearen lehen nobela