Aimar Irigoienek irabazi du Iraetako Errota Harria txapelketa

Txapelketako parte-hartzaileak

Iraetako Errota Harrian parte hartu zuten harri-jasotzaileak eta antolatzaileak, Igandean

Aurten ere Aimar Irigoien harri-jasotzaileak irabazi du Iraetako Errota Harria harri-jasotze txapelketa. Herenegun Zestoako auzoko frontoian jokatu zuten lehia, Iraetako Auzo Elkarteak antolatuta. Hamar harri-jasotzailek hartu zuten parte norgehiagokan, eta errezildarrak 74 altxaldi eginda, txapela eskuratu zuen.

Lehenbizi harri-jasotzaileek bost minutuko txanda bana egin zuten, 108 kilo inguruko bola irregularrarekin. Txanda horretan jasoaldi gehien egin zuten laurak bigarren txandara pasatu ziren. Lehen txandako lau onenak hauek izan ziren: Aimara Irigoien, 38 altxaldi eginda, Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.-a 36rekin, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.-a 31rekin eta Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III.-a 33 altxaldirekin.

Errota Harri Txapelketa bi urtean behin jokatzen da Santa Ines festetan, Iraetako Auzo Elkarteak antolatuta. Aurreneko txapela Izeta II.-ak irabazi zuen, eta gainontzeko biak Irigoienek.

 

Iraetako III. Errota Harria Txapelketa
1. Aimar Irigoien. 38 eta 36; 74 altxaldi denera.
2. J. R. Iruretagoiena Izeta II.-a. 36 eta 35; guztira 71.
3. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.-a.  31 eta 32 altxaldi; denera 63.
4. J. M. Iruretagoiena Izeta III.- a. 33 eta 30; 63 guztira.
5. J. M. Urrutia Beliosoro. 31.
6.  Unai Lertxundi . 27 altxaldi.
7. Beñat  Telleria.  26 altxaldi.
8. Iban Ugartemendia . 24 altxaldi.
9. Bernardo Ureta Urpe .  24 altxaldi.
10.  Jagoba Otaegi Gotxarri .  20 altxaldi.

————————-

Iraetako Santa Ines jaiak hasi besterik ez dira egin asteburuan

Iraetan larunbatean hasi ziren festak. Larunbatean, Santa Ines egunean, hiru zuhaitz landatuz ekin zioten jaiari Iraetako Auzo Elkartekoek. Eguraldia kaxkarraren aurrean, giro bikainean jardun zuten landaketan. Gero, Iraetako Gure Ordeka elkartean 40 lagun inguru bildu ziren bazkaltzeko.

Herenegun, igandean, omenaldiekin hasi zuten festa eguna iraetarrek. Auzoko bi adineko omendu zituzten: Joxemari Aizpurua eta Maria Balzola. Emozio handikoa izan zen ekitaldia, eta Andoni Egaña bertsolariak eta Idiakaitz Txistulari Elkarteko txistulariek hartu zuten parte. Horrez gain, Iraetako hiru haur jaioberriri ongietorria ere egin zieten. Bildutako guztientzako hamaiketakoa ere prestatu zuten auzotarrek. Arratsaldean, herri kirol ekitaldia eskaini zuten. Errota Harria txapelketa jokatu zen frontoian.

Asteburuan, segida
Datorren asteburuan jarraituko dute santainesek Iraetan. Ostiralean mus txapelketa jokatuko dute Bekotxe merenderoan (polleria), 22:30ean hasita. Izena, egunean bertan 22:00etatik aurrera emateko aukera egongo da. Bikote irabazleak 1.000 euro eta txapelak jasoko ditu.
Datorren astebururako ere hamaika ekitaldi dute esku artean; tartean, baba-jana eta auzo arteko futbol-7 lehia.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du iPhone, iPad eta iPod touch-erako bertso aplikazioa gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAbarkatxo erabiltzaileak bertso aplikazio bat sortu du Apple tresnentzat. ETBko Mihiluze saioaren Pottokumeak probaren antzeko aplikazioa da: “Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago. Pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagozkion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta gaizki daudenak, ordea,


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 minutu · Ikusi

    ”Parte-hartzetik bertso-afanera” Maddi Ibaibarriagak Plazatik
    http://www.bizkaikotxapelketa.com/parte-hartzetik-bertso-afanera/


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDomekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]